Etxean sar zaitezte, hemen zuentzako aterpea beti topatuko duzue. Gurea etxe xumea da, aiton-amonen maitasunak eraikita eta gurasoek zainduta, eta zuek guk bezain beste goza dezazuen espero dugu.
Etxe honetako hormak ehun urtez etxeko bizitzaren lekuko izan dira, eta belarria beraietara urbiltzen baduzue, gordetzen duten hamaika istorio entzungo duzue.
Hona hemen gure familia:
M. Àngels sukaldaria dugu.
Mireia, bezeroez eta etxeko aferez arduratzen da.
Jesus gidaria dugu, eta behar denean lapikoetan ere ibiltzen da.
Marta ahal duenean dator eta ahal bezain beste laguntzen du.
Maria eta Blanca, etxeko gazteenak, beti bihurrikerietan dabiltza.
Eta Víctor, dagoeneko gure artean ez egon arren, egunero-egunero hobetzeko indarrak ematen dizkigu.
Orain apurtxo bat ezagutzen gaituzue. Gurera bazatozte gure ohiturei buruz gauza gehiago ezagutuko dituzue eta bizi garen landa-giroa disfrutatuko duzue. |