La Vall Foscan amaigabeko bidaiak egin daitezke. Haranaren iparraldean Europako laku zonalde natural garrantzitsuenetako bat dago, 3000 metrotara hurbiltzen diren tontorrez inguratuta. Mendi irteerak egiteko paradisua dugu Pallars eskualdea, zalantzarik gabe. Hainbesterako abenturazaleak ez zaretenok, teleferikoz igo zaitezkete Gento aintzirara, non Aigüestortes i Estany de Sant Maurici parke nazionaleko ibilbideak hasi, arroilak jaitsi, mendiko eskiaz aritu edo antzinako trenbideetatik ibilbide bat egin daiteken.
Naturaz lasaitasun handiagoz gozatu nahi duzuenok, museo hidroelektrikoa, bisitatu dezakezue, edo ibarreko herri desberdinak, bertako arkitektura eta elizak ezagutu. |