Parc Nacional d' Aigüestortes i Sant Maurici Kataluniako parke nazional bakarra da . Paisaia goi-mendikoa da, erliebe handikoa eta fauna eta flora aberastasun nabarmenekoa. Bertan ura da protagonista rierols, ia 200 aintzira eta kontaezineko ibai eta errekak dituelarik.
Denboran zehar, parkeak antzinako ibilbideak berreskuratu eta bide berriak sortu ditu ingurunea eta natura ezagutu nahi duen publikoarentzako ibilbide sare bat eskaintzeko. |